ANTOLAMENDU POLITIKOA

Antolamendu politikoa.

Senatua

300 bat senatarik osatuta zegoen. Bizitza politikoaren erdia zen: bertan, herri asanbladetako akordioak baieztatzen ziren, finantzen, militar gertaeren, kanpo politikaren eta abarren inguruko erabakiak hartzen ziren. Senatukidea izateko, magistratura nagusietatik pasatzea ezinbestekoa zen.antolamendu politikoa.gif
Magistraturak
Herritarren asanbladak hautatutako banakako karguak ziren. Hogeita hamar urte bete ostean, eta armadan gutxienez hamar urte emanda, kide izan zitekeen. Ordena bati jarraitu behar zioten, zergari izatetik kontsul izatera iritsi arte.
  • Zergariak: Herri Ogasunaz arduratzen ziren.
  • Edilak: Herriko administrazio lanez arduratzen ziren.
  • Pretoreak: Justizia egiten zuten.
  • Kontsulak: Armadaren zuzendariak. Senatuko presidenteak zirenez, legeak proposatu ahal zituzten.
Beste magistraturak:
  • Plebearen tribunoak : Plebeioen eskubideak defendatzen zituzten. Edozein ituni betoa jartzeko eskubidea zuten
  • Zentsoreak: Bost urterik behin aukeratzen ziren. Senatarien zerrenda osatzen zuten.

Asanbladak

  • Kuria: patrizioek osatzen zuten eta erlijioaren inguruko erabakiak hartzen zituen.
  • Tribunoak: Herritar libreek osatzen zuten. Horien erabakiak legeak ziren.
  • Zenturiak: Armadaren zenturiek osatuta. Legea bete zedin lan egiten zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario