GIZA MAILAKETA


      IKER GÓMEZ       1.C
GIZA MAILAKETA




Erromako gizartea hierarkia garbia zeukan. Esklaboak maila baxuenean zeuden. Haien gainean, libertoak, askatasuna lortu zuten.
Klase libreak ere banandurik zeuden. Nabarmenena patrizio eta plebeioen artekoa zen. Patrizio batzuk pobretuta ere, plebeio aberats horiek baino ahalmen eta eskubide politiko gehiago zituzten. Hala ere, patrizioen artean bazeuden mailak. Nobleenek, eserleku gehienak betetzen zituzten. Talde horretan sartzeko, arbaso batek kontsula izan behar izan zuen.
Hasiera batean, erromako bertako klase librekoek baino ez zuten hiritartasuna. Italiako aliatuek ez zeukaten. Horren ordez, latindar eskubidea ematen zitzaien, zeinekin hiritarren eskubide batzuk onartzen ziren. Aliatu batzuei hiritartasun osoa eman zieten Gerra Sozialaren ostean.

Familia

Aita zen familiako buru. Normalean, semeak nahiago zituzten, horregatik, batzuetan neska jaioberriak bakarrik uzten zituzten, hiltzen ziren arte. 13 urtetik aurrera emakumeak heldutzat hartzen ziren. Askotan, 15 urtekin ezkontzen ziren; nahiko normala izaten zen 30 urterekin amona izatea.

Heziketa

Aurreko Errepublika garaian, ez zegoen eskola publikorik. Hortaz, mutikoei idazten eta irakurtzen gurasoek edo hasitako esklaboek, irakasten zieten. Heziketaren xede nagusia nekazaritza, gerragintza, erromatar usadio eta kontu publikoetan trebatzea zen. Bizitza publikoaren gainean mutikoek aitarekin erlijio eta politika ekitaldietara joanez ikasten zuten. Nobleen semeak Senatura ere joaten ziren. Nobleziako gazteak politikari nabarmen baten ondoan 16 urte zituztenerako hurbiltzen ziren, eta 17 urterekin, armadarekin ibiliak ziren. Ohitura honek bizirik iraun zuen garai inperialaren erdira arte.
Heziketaren gaineko praktikak, K. a. III. mendean, erresuma greziarren konkistarekin batera, aldatu ziren. Erromatar eta greziar heziketek desberdin izaten jarraitu bazuten ere, greziarren eragina nabarmena izan zen erromatarraren gainean. Gurasoak ordaintzeko gai izatera, mutikoak eta neskato batzuk ere 7 urterekin etxetik kanpoko eskola pribatuetara igortzen zituzten. Hor, irakasleak irakurtzen, idazten, aritmetika eta, batzuetan greziera ere, irakasten zieten 11 urte bete arte. Hamabi urterekin, irakasleak grezierazko eta latinezko literatura irakasten zien. Hamasei urterekin, ikasle batzuk erretorika eskolara joaten ziren, non ia ia guztietan greziarra zen irakasleak. Erromako legedia irakasten zien. Maila honetako heziketak ibilbide politikoaren hasiera markatzen zuen.























        

No hay comentarios:

Publicar un comentario