ERROMAKO SINESMENAK


Erroma Sinesmenak
Erromatarren sinesmenaren inguruan hiru garai bereiztuko genituzke: Politeísmoa, Judaísmoaren agerpena eta jazarpena, eta Kristautasuna erlijio ofiziala izendatzearen garaia.

Politeismoa:
Erroman, Antzin Aroko ia zibilizazio guztietan bezala, erlijioa politeísta zen. Hasieran, erromatarrek naturako indarrak gurtzen zituzten: zerua, itsasoa, etab. Grezia konkistatu ondoren, erromatarrek greziar jainko-jainkosak bereganatu zituzten. Haien omenez festak eta jokoak egiten ziren. Eskaintzak ere egiten zitzaizkien (bitxiak, janariak, edariak, txanponak etab.) eta tenpluen fatxada nagusiaren aurreko aldareetan animaliak hiltzen ziren, jainkoei eskaintzeko. File:Zeus Otricoli

Judaismoa eta kristautasuna:
Erromatar politeismoaren ondoan bazen beste erlijio bat ere, judaismoa. Honek Jainkoa bakarra zela, pertsona guztiak berdinak garela, hil ondoren bizitza bat badela eta lagun hurkoa maitatu behar zela zioen. Augusto enperadorearen garaian, juduen artean, Nazareteko Jesus agertu zen. Haren jaiotzak gure egutegiko 0 urtea ezartzen du.
Jesukristo bere mezu berria zabaltzen hasi zen eta horrek agintari juduen haserrea eragin zuen.
Azkenean, erromatar justiziak heriotzara zigortu zuen. Haren pentsamenduak eta filosofiak jarraitzaile ugari izan zituen eta, horrela, erlijio berri bat osatu zen, kristautasuna, inperioaren zoko guztietara zabaldu zena.
Kristautasunak erromatar ohituren aurka egiten zuenez eta erromatar jainkoak ukatzen zituenez, kristauak jazarriak izan ziren garai hartan. Neron enperadorearen garaitik (K.o. 64. urtea) kristauak preso hartu eta torturatu egiten zituzten. Horietako asko gurutziltzatu egin zituzten, edota zirkuetako basapiztien janari bihurtu. Beren praktika erlijiosoak sekretupean mantentzeko, kristauek katakonba izeneko lurpeko galer batzuetan biltzen ziren, eta berorietan lurperatzen zituzten beren hildakoak ere. Jesús, Christi, Cruz, Cruz De


No hay comentarios:

Publicar un comentario