HERRI BARBAROAK.


HERRI BARBAROAK

409. urtetik aurrera, herri barbaro batzuek (sueboak, bandaloak eta alanoak) Pirineoak zeharkatu eta Hispanian sartu ziren.

Sueboak eta bandalo asdingoak Galizian azarri ziren; alanoak Lusitanian eta Kartagoko zati batean eta bandalo silingoak aldiz Batikan.

Garai hartan bisiodoak, Ataulforen gidaritzapean, Galiaren hegoaldean zeuden. Urte batzuk beranduago, 418. urtean, Erromako ituna sinatu zuten. Itun horrek Tolosako Erresumaren sorrera ekarri zuen ( hiriburua Garona ibaiaren ertzean, Tolosan, zuelako deitu izan zaio horrela), eta beronen bidez Erromari gainontzeko herri barbaroek Hispanian hartutako lurrak berreskuratzen laguntzeko konpromisoa hartu zuen.

Itun horretan ezarritako bete ondoren,galiar lurraldean bisigodoek frankoei eta hauen errege Klovisi egin zieten aurre. Volullen (507) galdu eta gero bisigodoek hasierako kokalekua utzi eta,behin betiko, penintsulan sartu ziren. Bertan erresuma berri bat sortu zuten, hiriburua Toledon zuena.
Penintsulan sartu ziren bisigodoak ez ziren 20.000 baino gehiago izango. Hala ere, nahiko azkar ezarri ziren, biztanle hispaniar erromatar haiek nahiko erraz onartu baitzituzten.

Pueblos Barbaros.png


No hay comentarios:

Publicar un comentario