ERROMATARRAK IBERIAR PENINTSULAN ETA EUSKAL HERRIAN


ERROMATARRAK IBERIAR PENINTSULAN ETA EUSKAL HERRIAN

ERROMATARRAK IBERIAR PENINTSULAN

Historialariek bi kultur eremu bereizi dituzte: iberiarra eta indoeuroparra. Iberiar eremuko herriek erromatar zibilizaziotik gertuagoko antolamendua eta kultura zituzten. Gainontzeko biztanleak basatitzat hartzen zituzten erromatarrek, haien kultura eta ohiturak oso desberdinak zirelako.
Erromatarrek Guerra Punikoen barruan konkistatu zuten Iberiar Penintsula; gerra haietan erromatarren eta kartagotarren armadak borrokatu ziren. Bigarren Gerra Punikoan, kartagotarrak, Anibalen agintepean, Iberiar Penintsulan sartu ziren eta Italiaraino heldu nahi izan zuten Pirinioak eta Alpeak zeharkatuz. Kartagotarren armadaren hornidura-bideak eteteko, erromatarrek bi armada bidali zituzten Ampurisera (Girona) K.a. 218. urtean. Hamabi urtez borrokatu ostean, erromatar armadak Mediterraneoko kostaldean nagusi izatea lortu zuen.
Lurralde hark eskaintzen zituen aukera ekonomikoez jabetzean, Hispania osoa konkistatzea erabaki zuten. Konkistak berrehun urte iraun zuen, K.a. 19.urte arte, orduan menperatu baitzituzten penintsulako azken erresistentzia-guneak. Hala ere, konkistak iraun bitartean ez ziren gatazkatan soilik ibili. Zenbait herrik, hala nola zeltiberiarrek edota lusitaniarrek gogoz eutsi zieten erromatarren erasoei. Beste batzuek aldiz, nahiko azkar onartu zituzten erromatarrek konkista “eten” eta beren armadak munduko beste leku batzuetara eramaten zituzten.
Hispania menpean hartu zuteneko lehenengo urteetan, Erromak konkistatu berriak ziren hainbat herriren altxamenduei aurre egin behar izan zien. Hala eta guztiz ere, denborak aurrera egin ahala, bakea ezarri zen eta menperatutako herriek erromatarren kultura, hizkuntza eta bizimodua berenganatu zituzten pixkanaka.
Erromanizazioan eragina izan zuten faktoreak hauek lirateke:
  • Armada: Armadak lurralde hartan egote hutsak eta bertako herriekin harremanak ezartzeak erromatar ohiturak, hizkuntza etab. zabaltzen lagundu zuen.
  • Kolonien fundazioa: Lur falta zela eta, erromatarrek hiriguneak fundatu zituzten hainbat tokitan, eta berorietara Italiar penintsulatik etorritako pertsonak joan ohi ziren bizitzera, nekazaritzan eta meatzaritzan aritzeko.
  • Hiruen fundazioa: Bertako biztanleak erromatartzeko eta Erroman zegoen antolamendu-sistemaren antzeko bat ezartzeko hiri berriak sortu ziren.
  • Villen ugaritzea: Penintsulan villa berri ugari sortu ziren, eta villa horiek erromatar izaera nabarmena zuten nekazaritza eta abeltzaintzako produkzio-guneak ziren.
  • Bide-sarea: Galtzadek lurraldea kontrolpean izateko era eman zuten eta gainera, hiri nagusiak eta villak lotzen zituztenez, funtsezko papera bete zuten garapen ekonomikoan.
  • Zuzenbide latindarra: Vespasianok 73. urtean emandako xedapen batzuen bidez, lehendik zeuden bertako hiriek zuzenbide latindarra har zezaten, hau da, erromatar ereduaren arabera antolatu ahal zuten haien burua, senatua ezarriz, urteroko magistratuekin etab.
Erromatarrek menpe hartu zutenean, Hispanian garapen ekonomiko handia izan zen.
Nekazaritza-ustiaketarako eremu zabaleko villa ugari sortu ziren, eta garia, olioa eta ardoa ekoizten zituzten.
Meategiak ere ugari izan ziren eta zilarra, kobrea, merkurioa eta urrea eskuratzen zuten horien bidez.
Hirietan artisautza izugarri indartu zen.

ERROMATARRAK EUSKAL HERRIAN

Erromatarrak Euskal Herrira iritsi zirenean, euskal tribuen berri zehatza eman ziguten erromatar berriemaileek. Sei tribu edo giza-talde bereizi zituzten: akitaniarrak, baskoiak, autrigoiak, karistiarrak, barduliarrak eta beroiak. Orduko Euskal Herria gaurko lurraldez gain, Errioxa, Bureba-Burgos, Aragoiko iparraldea eta Akitania hartzen zituen bere baitan. Euskara bertako hizkuntza izateaz gain, euskararen lur eremua egungoa baino handiagoa zen. Ptolomeo izan zen herri haien kokapenari buruzko informazio gehien eman zuena:
  • Baskoiek Euskal lurraldearen zatirik handiena hartzen zuten. Gaur egungo Nafarroako lurretan zeuden; hegoaldetik Ebroraino eta ekialdetik Ejea de los Caballeroseraino iristen zirelarik.
  • Barduliarrak Baskoien mendebaldeko auzokideak ziren.Gaur egungo Gipuzkuako lurraldea hartzen zuten eta Toloño mendilerroraino iristen ziren.
  • Karistiarrak Deba eta Nerbioi ibaien arteko lurraldean bizi ziren, hegoaldetik Trebiñoko konderriraino iristen zirelarik.
  • Beroiak gaur egungo Arabar Errioxako lurraldean bizi ziren.
  • Autrigoiak  Nerbioitik gaur egungo Laredoraino iristen ziren. Kantabroen ondoan zeuden eta hegoaldetik Okako mendietaraino iristen ziren.
  • Akitaniarrak Pirinioetatik Garonaraino heltzen ziren eta beste tribu batzuk zeuden bertan: tarbelliak, bigerriak edota venarniak adibidez.
Euskal Herriko tribuak
Erromatarrak hegoaldetik sartu ziren euskal lurraldean erresistentzia handirik topatu gabe. Herri batzuetan beligerantziarik ez zen egon eta beste batzuk, baskoiak, erromatarren armada osagarrien parte izan ziren K.a. 179. urte inguruan Graccurris (Alfaro) fundatu zuten. Handik aurrera, hiri eta herrixka berriak sortu ziren, besteak beste Pompaelo (Iruñea), Cara (Santacara),etab.
Herrigune eta erromatar villa gehienak ager edo lautadatan sortu ziren; lur hauek egokiagoak ziren nekazaritzarako. Euskal Herrira heldu zirenean, lurra lantzeko teknika berriak ekarri zituzten beraiekin, eta horrek aurrerapauso nabarmenak eginarazi zizkien. Artisautzarekin lotutako lanbideek ere garrantzi handia hartu zuten. Merkataritza-harremanak ere sustatu egin ziren txanpona erabiltzen hasi zirenean.
Saltus edo mendi inguruan ia ez da erromatarren arrastorik ageru, batez ere inguru  hori mineralak lortzeko baino erabili ez zelako. Bidasoaren bokaletik itsasoz esportatzen ziren mineralak.
Erromatarrek Ka. I mendean hartu zuten gaur egungo Euskal Herria. Mende hau arte Penintsula bi probintzia handitan bereizten zen: Hispania Ziterior eta Hispania  Ulterior. Kristo aurreko 206an konkistatu zuten penintsula eta K.a. 197an bi probintziatan banatu zuten: Ebrotik iparraldera “Hispania Ziterior” edo Tarrakonense eta Hegoaldera “Hispania Ulterior”. Augustoren garaian azken hori bitan banatu zuten: Lusitania eta Betika. Bisigodoen inbasioen aurretik 7 probintziatan zegoen banatuta Hispania.
Erromatarren konkista hasi zenetik, Euskal Herriko lurraldea bi gune administratibotan bereizi zen. Pirinioetako hegoaldea Tarrakoko probintzian ezarri zen eta iparraldea aldiz, Akitanian hasiera batean eta mende batzuk beranduago Novempopulanian. Augustoren garaian, Tarrakoko probintzian zegoen lurraldea bi barrutien barruan egon zen: baskoiak eta beroiak Zesar Augustako komentukoak ziren eta barduliarrak, karistiarrak eta autrigoiak aldiz Kluniakoan zeuden.


No hay comentarios:

Publicar un comentario