ARTEA

ARTEA ERROMAN
ARKITEKTURA:
Hirietako gune berezia Foroa dugu,hirietako bizimodu publikoaren erakusgarria zen,hau da,,eraikin publikoaren kokagunea zen.Bertan zeuden eraikin nagusiak:basilika,kuria,tenplu batzuk…
Erromatarrek eraikin zibil asko altxatu zituzten (termak,basilikak…),Oroitzapenezko eraikinak (garaipen-arkuak,zutabeak…),Ikuskizunetarako eraikinak (zirkuak,antzokiak,anfiteatroak etab.),Erlijio eta hileta-eraikinak.Herri-lanak (akueduktuak,galtzadak,zubiak etab.)

ERAIKIN ZIBILAK:
Basilika:basiliketan salerosketak edo epaiketak egin zitezkeen,beroa edo euriaren beldurrik gabe.Kuria:senatua biltzen zen tokia.Termak:esklaboak zaindutako bainuetxe publikoak ziren.Bertan hiritarrek bainu beroak,saunak,masajea etab.

OROITZAPENEZKO ERAIKINAK:
Antzinako Erroman,oroitzapenezko eraikinak Garaipen Arkuak ziren,bertan garaipen militarrak eta gertaera historikoak gogoratzeko apainduta ziren.Horiez gain zutabe erraldoiak eraikitzen zituzten.Trajanoren zutabea,espiral moduan gorantz.Dimentsio handia izan ohi zuten eta bere barne eskailerak zituzten.

IKUSKIZUNETARAKO ERAIKINAK:
Zirkua:zaldiek tiratutako gurdien arteko lasterketak egiten ziren.Antzokia:tragediak eta komediak antzezteko.Anfiteatroa:ikuskizunetarako erabiltzen zen,adibidez gladiadoreen arteko borrokaldiak.

ESKULTURA:
Eskultura erromatarraren barruan,erretratua nabarmendu zen batez ere.Errealismo handiko estatuak ziren.Estatua mota ugari egiten ziren:gorputz erdikoa,gorputz osokoak,zutikakoak,zaldi gainean…
Baina bustoak izan ziren nabarmenenak (pertsona baten buruarekin eta toraxaren goialdearekin).

ERLIEBE LANAK:
Erliebe lanak ere garrantzi handikoak izan ziren.Oroitzapenezko monumentuetan erabiltzen ziren batik bat Erliebe lana:azalera lau batetik den eskultura.

MOSAIKOAK:
Mosaikoa beirazko,marmolezko,harrizko,zurezko edo zeramika zati txikiak erabiltzen dituen arte apaingarria da.Mosaiko erromatarra:material gogorrekin egindakoa,normalean marmola.


                                            

No hay comentarios:

Publicar un comentario